HAMAIKA

HAMAIKA lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa da.

HAMAIKA lurraldearen birjabetze sinbolikoa bilatzen duen diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da. Etxalarren hasten du bere ibilbidea, Bortziri eta Malerrekako haranak hainbat makroproiektu eolikorekin mehatxatzen dituzten industria berriztagarrien jarduera kriminalari eta indarkeria administratiboari erantzuteko. Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako mapa osoan zehar zabaltzen dira, beren zekenkeriarekin, hiltzeko eta suntsitzeko irrikarekin, txandakako politikarien konplizitatearekin, berdin dio zein alderditakoak.

HAMAIKArekin inbentario bat sortu nahi dugu, paisaia horretan bizi garenon arteko elkarrizketa bat hasteko; animaliak, zomorroak, landareak eta, noski, ingurune honetan bizi garen pertsonak.

11 zenbakia infinituaren baliokidea da. Hamaika kontaezinekoa da, izugarri, mogolloia. Bi eskuetako behatzetan sartzen zaigunaz haraindi, jatorrizko kaosaren ugaritasuna ekartzen digu gogora. 11 une magikoa da: txas! Hurrengo dimentsiora zoaz, intuizioaren eta ikuspegi sakonaren lekura eramaten zaituzten botere psikikoak aktibatzen dira. HAMAIKA ulermenaren unea da.

HAMAIKAk edertasun amaigabe horren ugaritasunaren islada izan nahi du. Ikusgaiaren eta ikusezinaren islada, kontaezinarena, gure bizitzako minutu bakoitzean inguratzen gaituen eta elikatzen gaituen zentzuaren berjabetzea.

Haizeak Bizirik taldetik, proiektu honen bidez, berriztagarri industrialen fartsa eta landa-lurraldean bizi den jendearen, fauna ta naturaren aurkako indarkeria salatzen dugu. Artea, haien propagandaren aurkako antidotorik onena dela pentsatzen dugu.

HAMAIKA beste tresna bat da lurraldearen defentsan.

HAMAIKA-ren barnean sortutako lan ezberdinak, erakusketa ibiltari batean aurkituko dituzu.

Erakusketa honetan, lurraldearen defentsaren aldeko borrokarekin elkartasunean, honako irudigileak parte hartzen dute:


Ainara Azpiazu Aduriz · www.axpi.info

Aitor Espie · @aitorespie

Antonio Cantero · @kntero

Elisabeth Pérez Fernandez · www.eliyelpez.com

Higinia Garay · www.higinia.com

Iban Illarramendi · www.ibanillarramendi.com

Kike Infame · www.colorinfam.blogspot.com

Maite Mutuberria · www.maitemutuberria.com

Miren Asiain Lora · www.miaslo.com

Raisa Alava · www.raisalava.com

Ruth Juan · www.junitamakina.es


Eta eskultura, musika, ta beste nolako sorkuntzarekin:

Jokin Arman, Iñaki Sanchez, Beñat Etxekolonea eta Karmele Martín… ibilbidean proiektuarekin bat egiten duten haran desberdinetako artisten artean.


Euskal Herri osoko pertsona eta familiek parte hartzen dute euren testigantzekin. Haien bizitzak industria-berriztagarrien proiektuek mehatxatuta daude, edo lehenago, egon dira.

Ainhoa Gil, Imanol Zugasti, Ane ta Leire · Zizurkil · Ezkeltzu Bizirik

Barakaldo Naturala

Gurutze Agirre ta Txillarramendi Auzo Elkartea · Sañu Bizirik

Ines Gereka eta Iñaki Sanchez· Zubieta · Malerreka Bizirik

Iñaki eta Santos · Allín · Tierra Estella · Urbasa Handia Bizirik

Joxe Ramon Arrieta eta Josebe Blanco · Antzuola ea Azkoitia · Meaka-Irimo herri plataforma eta Oletan ere ez!

Joxian Jauregi · Obanos · Salvemos el Perdón

Kiara eta Jabi · Artzentales · Enkarterrin Makro-eolikorik Ez

Leire Paz Leiza · Arantza · Bortziriak · Arantza Bizirik

Mikel Etxarte · Egulbati · Valle de Egués - Eguesibar · Haize Berriak

Rebeka González de Alaiza · Erroeta · Arabako Mendialdea,• Arabako Mendiak Aske

Jabier ‘Riki’ Iriarte · Etxalar · Bortziriak

Eskerrak eman nahi dizkiegu, momentu garrantzitzuetan emandako laguntzagatik: Martin Zelaia eta Pablo Llorente (Fundación Sustrai Erakuntza) ta Mikel Álvarez (EHBizirik).